Bozketaren emaitza eta zerrendaburuaren izendapenaren berri hurrengo astean emango da

Ostegunean egin zen EH Bilduren herri-batzarra, Berdura Plazan. Bertan, Gari Mujika EH Bilduko zuzendari nagusiak parte hartu zuen eta ikasturte honetarako plan politikoa eta erronka nagusiak azaldu zituen.

Horrez gain, bukatzear dagoen legealdiaren balorazioaren berri eman zen; balorazio hau 100 herritarrek bete duten galdetegiaren bidez osatu da, eta bertan jaso dira lau urtetan zehar egindako lanketaren alde onak zein hobetu beharreko jardunak.
Bestalde, EH Bilduren oinarriak zerrendaburua aukeratuko du, azaroaren 3an, 4an eta 5ean egingo den bozketa telematikoaren bidez.

Bozketaren emaitza eta zerrendaburuaren izendapena hurrengo astean zehar emango da jakinaraztera.