Iragan berri den astea izan da Egunean Behin jokoaren 10. denboraldiko azkena. 12 aste iraun dituen sasoiari amaiera emanez, atzo jokatu zuten milaka euskaldunek denboraldiko azken partida. Hala, orain, atsedenerako tartea iritsi zaie parte hartzaile guztiei.

517,99 puntu lortuta, Ander izan da azken aste honetako Getaiarrak taldeko irabazlea. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, elkarrengandik oso alde txikira, Iruene eta Maritxarkos izan dira; hurrenez hurren, 504,64 eta 503,71 punturekin. Hala ere, denboraldiko garaile nagusia Iruene izan da. Izan ere, bigarren astean 600,92 puntutan ezarri zuen langa ez du beste inork gainditu.

Beste denboraldi batez, beraz, Iruene izan da Getaiarrak taldeko irabazlea. Egunean Behineko bigarren denboraldian jarri zuen abian ARTZAPEk getariarren taldea eta orduz geroztik, denboraldi batean, zehazki hirugarrengoan, izan ezik gainerakoetan lortu du Iruenek garaipena, Beste behin, beraz, zorionik beroenak Irune Zulaikari!

Ondokoak dira, denboraldiz denboraldi, Getaiarrak taldeko irabazle izandakoak:

 

Lotutako albisteak: