Osteguna bitartean, Pepita Enbil Musika Eskolako ikasleek irailaz geroztik ikasitakoa jendaurrean aurkeztuko dute. Ostiralean, Gabonetako oporren hasierarekin batera, ikasturteko lehenengo hiruhilekoa amaituko dute eta, beraz, orain arte egindako lana erakusteko aprobetxatuko dituzte egunotako entzunaldiak.

Trikitiko, perkusioko eta panderoko ikasleen emanaldiak izan zen atzokoan eta datozen egunetan, ikasketa desberdinak egiten ari diren lagunen txanda izango da:

Gaur, abenduak 20, asteartea

  • 17:00etan, euskal dantzetako ikasleen emanaldia Berdura plazan.
  • 18:00etan, biolin eta gitarra ikasleen entzunaldiak Getariako Musika Bandaren entsaio gelan.

Bihar, abenduak 21, asteazkena

  • 17:00etan, euskal dantzetako ikasleen emanaldia Berdura plazan.
  • 18:00etan, musika tailerreko sei urteko haurren eta piano, saxofoi, tronpeta zein tronboi ikasleen entzunaldiak solfeo gelan.

Etzi, abenduak 22, osteguna

  • 18:30ean, musika tailerreko sei urteko haurren eta eskusoinu, piano eta ahots-teknika taldeko ikasleen entzunaldiak solfeo gelan.