• Ospakizuna Getariako Batzokian igandean 12:00etan izango da.

Pandemiaren ondorioz, bi urtetan egin ez den ohitura berreskuratuz, Eguberri eguneko hamaiketakoa berreskuratuko du EAJ-PNVk, datorren igandean, abenduak 25, Getariako Batzokian (Aldamar kalea, 22) 12:00ak inguruan.

Herritar guztiak gonbidatuak daude berriz ere gabon giroan murgildurik bertara hurbildu eta Gabonak denon artean ospatzera.