Urtero lez, Urritza Aisialdi Taldearekin Txuri Urdin izotz pistara joateko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Zehazki, Lehen Hezkuntzako bigarren eta bosgarren maila arteko haurrei zuzendutako ekintza da. Urtarrilaren 2an, astelehenarekin, 16:30ean herriko plazan elkartu eta autobusez joango dira.

Aurrez eman behar da izena urritza.ae@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Datorren astelehena, abenduaren 27a, izango da izena emateko azken eguna. Pertsonako bost euroko kostua izango du irteerak.