Goizean goizetik hasita, gazte nahiz ez hain gazte gaurko eguneko prestaketa lanetan aritu dira: parrillak jarri, barra montatu, entsaladak prestatu, mahaiak eta aulkiak karpara eraman… Plaza inguruan, festarako giroa eta gogoa nabari zitezken.

14:30ean, Getariako Gazte Asanbladak antolatuta, herri bazkaria izango da frontoiko karpan; 170 lagun inguru izango dira bazkaritan. Bazkalostean, festak ez du etenik izango. Izan ere, udalak eta gazte asanbladak, elkarlanean, egitarau zabala prestatu dute. 18:00etan hasita, Elektrotxorongo elektrotxaranga getariarrak alaituko ditu herriko kaleak. Ondoren, 21:30etik aurrera, kontzertuak izango dira frontoian: Arkada Social, GZR eta Dj Tintz.

Hala, gaur hasi eta asteartera arte, ekintza ugari izango dira Getarian. Kontsultatu hemen egitarau osoa.

 

Lotutako albisteak: