Lehenengo aldia da Aitor Arregi Elkano Jatetxeko gidaria Madrid Fusion kongresuko oholtzara igotzen dena. Gainera, estreinaldia ez du bakarrik egin. Berarekin batera izan dira beste bi getariar, hain justu, Asier Ezenarro Elkano Jatetxeko parrillako sukaldaria nahiz baxurako arrantzalea eta Iñaki Etxegoien arrantzalea. Pablo Vicari sukaldeburua eta Emilio Marin arrantzale cadiztarra ere eurekin batera oholtzaratu dira.

Arregiren hitzetan, “gure sukaldaritzarekin ez dugu lurralde bat bakarrik azaltzen, izateko modu bat ere bai”. Vicaro sukaldeburuak Etxeberriak arrantzatutako abakandoa kozinatzen zuen bitartean, sukaldaritzaz ez ezik apurka-apurka galtzen ari den kulturaz aritu ziren solasean Arregi, Ezenarro, Etxegoien eta Marin. Hala, Arregik azaldu zuenez, sektore gastronomikoak ezin dio bizkar eman arrantzaleek bizi duten krisi egoerari. Horrez gain, arrantza teknika berriak ere izan zituzten hizketagai.

Argazkia: 7canivales.com