Egunean Behineko 11. denboraldia bigarren postuan hasi bazuen ere, berandu baino lehen, lortu du sasoiko lehenengo garaipena Iruenek. 519 punturekin, joan den asteko Getaiarrak taldeko sailkapenaren buru izan da. Ozta-ozta eta alde txikiarekin lortu du Iruenek garaipena, izan ere, 518,94 punturekin, AmetsGa erabiltzaileak gertutik jarraitu dio. Hirugarren sailkatua, IOA, ere ez da lehenengo biengandik urrun ibili. Hark 514,16 punturekin amaitu baitu astea.

Asteko garaipena lortu arren, Iruenek ez du sasoiko lehenengo astean Belda erabiltzaileak lortutako puntuazioa gainditu. Beraz, momentuz, 536,10 punturekin, denboraldiko puntuaziorik altuenak Beldaren eskuetan jarraitzen du.

 

Lotutako albisteak: