Amaitu berri den astean ere maila altua izan da Egunean Behin jokoko Getaiarrak taldean. Oraingo honetan, Xabilokek irabazi du, 515,27 punturekin. Bere atzetik, bigarren lekuan, geratu da Kajutei 498,70 punturekin eta, oso hurbil, hirugarren, Ainhoa Camio, 496,50 punturekin.

Denboraldi honetako hiru asteetan, Beldak egin du asterik onena, urtarrilaren 30etik otsailaren 6rakoan, 536,10 puntu egin baitzituen.

 

Lotutako albisteak: