Aurreko astean jokatu zituzten XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako lehenengo partidak. Ostiralean bi partida eta larunbatean eta igandean partida bana egin zituzten.

Ostiralean, 20-1 erraz gailendu zitzaion Itxas-Etxe Dorreari eta Haitzek 5-3 irabazi zion Iribar taldeari. Larunbatean Izarrik eta Taxcok bina berdinduta amaitu zuten partida eta igandean, Astillerok nagusitasunez garaitu zuen Kaia/Kaipe, 14-4.

Hala, honelaxe geratu da sailkapen ofiziala:

Asteburuko partidak

Asteburu honetan beste lau partida jokatuko dituzte: bat gaur gauean eta beste hiru igande arratsaldean. Izarri taldeak atsedena izango du. Hauek dira norgehiagokak:

Martxoak 3, ostirala

  • 23:00etan, Kaia/Kaipe-Haitze. Epailea, Iribar.

Martxoak 5, igandea

  • 17:00etan, Taxco-Astillero. Epailea, Abeta berri.
  • 18:00etan, Dorrea-Abeta berri. Epailea, Taxco.
  • 19:00etan, Iribar-Itxas Etxe. Epailea, Astillero

Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegira lekualdatu eta ordu berean jokatuko lirateke partidak.

 

Lotutako albisteak: