Gaur gauean ekingo diote XI. Floren Memoriala futbito txapelketako hirugarren jardunaldiari. 23:00etatik aurrera, Haitze eta Taxcoren arteko norgehiagoka jokatuko da eta gainerako partidak igandea arratsaldean izango dira.

Martxoak 10, ostirala

  • 23:00etan, Haitze-Taxco. Epailea, Kaia/Kaipe.

Martxoak 12, igandea

  • 17:00etan, Izarri-Dorrea. Epailea, Abeta berri.
  • 18:00etan, Abeta berri-Itxas Etxe. Epailea, Izarri.
  • 19:00etan, Kaia/Kaipe-Iribar. Epailea, Haitze.

Eguraldi txarra egingo balu, kiroldegira lekualdatu eta ordu berean jokatuko lirateke partidak.

Astillero eta Haitze sailkapeneko buruan

Orain arte jokatu dituzten bi partidak irabazi dituzte Astillero eta Haitze taldeek. Pasa den astean, 19 eta 0 gailendu zitzaion Astillero Taxcori, eta 3 eta 2 Haitze Kaia/Kaiperi. Horrek, futbito txapelketako sailkapenaren buruan jarri ditu, 6na punturekin.

Hona sailkapena bigarren jardunaldiaren ondoren:

 

Lotutako albisteak: