Pasa den asteburuko garaipenaren ondoren, Haitze bakarka geratu da XI. Floren Memoriala futbito txapelketaren buruan. Dena den, kontuan hartu behar da, gol ezberdintasunagatik, aurretik zuen Astillerok atsedena izan zuela hirugarren jardunaldian. Oraingoan, berriz, Haitzek berak izango du atsedena.

Aurreko astean, Haitze 7-5 gailendu zitzaion Taxcori. Izarrik garaipen erosoa lortu zuen, 36 eta 1 irabazi baitzion Dorreari. Abeta Berrik eta Itxas Etxek 5-1 bukatu zuten norgehiagoka eta Kaia/Kaipek eta Iribarrek, berriz, 1-7.

Emaitza horiekin, honela dago sailkapen orokorra laugarren jardunaldiaren atarian:

Asteburuko partidak

Gaur, ostirala, hasiko da futbito txapelketako laugarren jardunaldia. Hauek dira asteburuan jokatuko diren partidak:

Martxoak 17, ostirala

  • 22:00etan, Itxas Etxe-Izarri. Epailea, Taxco.
  • 23:00etan, Taxco-Kaia/Kaipe. Epailea, Izarri.

Martxoak 19, igandea

  • 17:00etan, Dorrea-Astillero. Epailea, Iribar.
  • 18:00etan, Iribar-Abeta Berri. Epailea, Astillero.

 

Lotutako albisteak: