Bihar, martxoak 21, amaituko da Getariako 22. Literatura Lehiaketarako lanak aurkezteko epea. Udal bulegoetan edo udal liburutegian utzi daitezke lanak, 20:00ak baino lehen.

Idazlana identifikazio daturik gabe aurkeztu behar da. Aparteko gutunazal batean zehaztuko dira egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Kartazalaren kanpoko aldean idazlanaren izenburua idatzi behar da.

Ohi moduan, parte-hartzaileek ipuinak zein bertso edo olerkiak –bi formatu hauek kategoria berean sartu dira– aurkez daitezke. Lanak euskara hutsezkoak izango dira eta.