Atzo iritsi zen Irati Idiakez snowboarder getariarra etxera. La Molinan (Gironan) jokatutako munduko txapelketatan bi urrezko domina eta zilarrezko bat eskuratuta, emaitza ikaragarriak lortuta amaitu du denboraldia. Herritarrek sorpresa ederra prestatu zioten Idiakezi eta ongietorri bero bezain hunkigarria egin zioten atzokoan.

Gorasoekin batera, autoz iritsi zen 13:35ean. Plaza jendez beteta zegoen; familiakoak, kuadrillakoak, lagunak… denak txapeldunaren zain. Lagun talde batek aurreskua dantzatu ostean, udaletxeko balkoira igo zen. Bertan, Haritz Alberdi alkateak egindakoagatik zoriondu nahiz eskerrak eman zizkion, anaiaren eskuetatik lore-sorta bat jaso zuen eta Libe Goenagak bertso bat abestu zion. Emozioz betetako malkoei eutsi ezinik eta “eskerrik asko zareten bezalakoak izateagatik” esanez agurtu zituen herritarrak Idiakezek.

 

Lotutako albisteak: