Iragarritako irteera ikusgarria ezinezkoa izan da, itsasoaren egoeragatik. Hala, aurreikusi baino ordu erdi beranduago, hau da, 11:30ak aldera, irten dira uretako motoen Basque Country Cup txapelketako parte-hartzaileak uretara.

Urertzean egin dituzte azken beroketak eta itsasoari adi egon dira une oro; pixkanaka zakartzen joan dela antzeman ahal izan dute. Motoak uretan sartu dituzte gero eta aurreikuspena haiei teknikariek eustea eta beraiek hondarretara itzultzea bazen ere, itsasoan geratu dira gidariak. Izan ere, epaileak hala aginduta, lerrokatu eta abiadura irteera egin dute.

Hondarribian zuten helmuga, 75 kilometroko bidea tartean, eta handik Getariara itzulia.

Arratsaldeko irteera 15:00etarako dago programatuta.

 

Lotutako albisteak: