• Mugikaren hitzetan “ariketa hau oso positiboa izan da, 106 bilera izan dira guztira eta eskerrak eman nahi dizkiet bertan parte hartu duten herritar eta eragileei egindako ekarpenengatik”.
  • Herritarren interesa ikusita, prozesu honek aurrera jarraitzen du eta bilera ezberdinak egiten dihardute EAJ-PNVko kideek. Emailez ere bai, iosumuga@gmail.com emailean.

Herriko elkarteekin eta herriko eragileekin elkartu ostean ehundik gora proposamen jaso ditu Iosu Mugika alkategai jeltzaleak.

Mugikaren hitzetan “ariketa hau oso positiboa izan da, 106 bilera izan dira guztira eta eskerrak eman nahi dizkiet bertan parte hartu duten herritar eta eragileei egindako ekarpenengatik”. Hala ere, herritarren interesa ikusita, prozesu honek aurrera jarraitzen du eta bilera ezberdinak egiten dihardute EAJ-PNVko kideek.

Jasotako proposamenen ondoren, Mugika eta bere taldea lanean ari dira eskaera eta proposamen hauei bide emateko: “Proposamen guztiak banan-banan aztertzen ari gara. Herritarrei erantzun zuzen eta irtenbide zehatzak eskaini nahi dizkiegu. Eskaera batzuk jada izan dute erantzuna, konplikatuagoak direnak lantzen gabiltza orain”.

Mota ezberdinetako proposamenak jaso dira, finantzazioaren ingurukoak, berdintasuna hizpide izan dutenak, hirigintzan hobetu beharrekoak edo kirol instalazioen ingurukoak, beste hainbaten artean.

Eskaera guztiak ez dira izan presentzialak, sare sozialen bitartez edo modu elektronikoan ere eskaera ugari jaso dira. Gogorarazten da proposamen edota eskaerak bidaltzen jarraitzeko posta elektroniko bat martxan dagoela: iosumuga@gmail.com.

“Getaria biziberritzeko prozesuan guztiok gara kide”, berretsi du alkategai jeltzaleak.