Maiatzaren 20ean, arratsaldez, jokatuko da Getariako Triatloia eta bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada Rock the sport webgunean. Interesa dutenak maiatzaren 14ra arte apuntatu daitezke. Hala ere, izen-ematea apirilaren amaiera baino lehen egiten dutenek gutxiago ordainduko dute (37 euro) gerorako uzten dutenek baino (42 euro).

Triatloiko parte-hartzaileek 750 metro egingo dituzte igerian Malkorbe hondartzan. Gero, 20 kilometro bizikletan, Meagatik Oikiara jaitsi eta Zumaia igarota, kostako bidetik Getariara itzulita. Amaitzeko, bost kilometro egingo dituzte korrika herrian zehar. Helmuga, ohi bezala, Kale Nagusiaren amaieran izango dute.