Munduari bira eman zion ontzia liburuan oinarritutako erakusketa ireki zuten atzo Getarian (Lapurdi). Joseba Sarrionandiaren testua eta Aristides Hernandez Aresen irudiak ditu oinarri erakusketak eta duela hilabete batzuk izan genuen ikusgai gure herrian.

Testuinguru hori eta bi herrien senidetza tarteko, bi Getariek bat egin zuten atzoko inaugurazioan eta guretik alkatea eta zenbait zinegotzi joan ziren. Ekitaldian hitza hartu zuten Marie-Pierre Burre-Cassou Getariako auzapezak, Haritz Alberdi Getariako alkateak, Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko ordezkariak eta Rafa Zulaika Elkano 500 Fundazioko kideak.

Udal ordezkariek ez ezik, Iturzaeta Herri Eskolako haurrak ere gerturatuko dira Lapurdira. Izan ere, 6. mailako ikasleak Getariara joango dira martxoaren 31n, hango ikasleekin eta Joseba Sarrionandia berarekin liburuaz jarduteko. Hala, bi herrietako haur euskaldunen arteko harremana sendotuko dute.

Argazkia: Getariako Udala

 

Lotutako albisteak: