Pasa den igandean amaitu zen Egunean behin jokoaren 11. denboraldia. Getaiarrak taldeak maila altua erakutsi du azken astean ere, izan ere, irabazleak, Agik, 574,53 punturekin amaitu du astea. Haren atzetik sailkatu da Oier IA 566,70 punturekin eta hirugarren, berriz, Iruene, 541,28 punturekin.

Denboraldiko puntuaketarik altuena Iruenerena izan da, otsailaren 25etik martxoaren 5erako astean 597,49 puntu lortu baitzituen. Asterik aste, erregularrena ere bera izan da eta sailkapenaren buruan bukatu du, 2264,83 puntu eskuratuta. Oier IA bigarrena izan da 2.218,27 punturekin eta Kajutei hirugarren 2.053,10 punturekin.

Ostiralean finala

Sailkapen orokorrean lehen ehun postuetan daudenek aukera izango dute ostiralean, martxoak 31, denboraldiko finala jokatzeko Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Kike Amonarrizek 18:00etatik aurrera gidatuko duen saioan parte hartzeko aukera izango lukete, Getaiarrak taldetik, Iruenek eta Oier IAk.

 

Lotutako albisteak: