Gaur iluntzean hasita, XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako seigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte; gaur bat eta igandean beste hiru. Asteotan, Taxkok izango du atsedena. Hona hemen partiden ordutegiak:

  • Ostirala, 23:00etan, Haitze-Itxas Etxe. Epailea, Abeta Berri.
  • Igandea, 17:00etan, Izarri-Iribar. Epailea, Haitze.
  • Igandea, 18:00etan, Astillero-Abeta Berri. Epailea, Kaia/Kaipe.
  • Igandea, 20:00etan, Kaia/Kaipe-Dorrea. Epailea, Itxas Etxe.

Joan den asteburuan jokatutako norgehiagoketan ez zen ezuztekorik izan eta aurreko asteetako garaileek euren lidertza mantendu zuten: Astillerok 11-1 irabazi zion Itxas Etxeri, Iribarrek 15-3 Taxkori, Abeta Berrik 7-3 Izarriri eta Haitzek 19-4 Dorreari.

Sailkapen orokorrean ere gora behera askorik ez. Aurreko astean bezala, Astillero, Iribar eta Haitze berdinduta daude, hurrenez hurren, lehenengo hiru postuetan –Iribarrek beste biek baino partida bat gehiago jokatu du–. Laugarren, bederatzi punturekin eta, beraz, aurrekoen atzetik hiru puntutara, Abeta Berri dago.

Hona futbito txapelketako sailkapena bosgarren jardunaldiaren ondoren:

 

 

Lotutako albisteak: