Aurreko asteburuan bezala, honetan ere XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketako parte-hartzaileek atsedena izatea zegoen aurreikusita. Hala ere, taldeetako batek, Itxas Etxek, hilaren 21eko asteburuko partida ezingo duela jokatu-eta, aurreratzeko eskatu du. Horregatik, igandean, 18:00etan hasita, Kaia/Kaiperen aurka neurtuko ditu indarrak.

Orain bi aste jokatutako norgehiagoketan ondoko emaitzak lortu zituzten: Haitzek 7-1 irabazi zion Itxas Etxeri, Iribarrek 6-4 Izarriri, Kaia/Kaipek 13-4 Dorreari eta Abeta Berrik 4-4 berdindu zuen Astilleroren kontra.

Sailkapen orokorrean aldaketa batzuk ere izan dira. Abeta Berriren aurka berdindu izanagatik, Astillerok bi postu egin ditu behera; hala, lider izatetik hirugarren lekura jaitsi da. Iribarrek gora egin du eta lehenengo postuan jarri da; bigarren dago, berriz, Haitze. Horrez gain, Kaia/Kaipek denboraldiko lehen garaipena lortu du eta horri esker, zortzigarren postutik zazpigarrenera igo da.

Hona futbito txapelketako sailkapena seigarren jardunaldiaren ondoren:

Lotutako albisteak: