Heriotzaz hitz egin dezagun izenburupean, joan den martxoaren 30ean egin zuten herrian heriotzari buruzko lehen saioa. Udalak antolatuta eta Manex Beristainen eskutik, bertaratu zirenek heriotzaz hitz egiteko eta heriotzarekin dugun harremana lantzeko aukera izan zuten. Gaur, 19:00etan hasita, bigarren hitzordu bat izango dute getariarrek. Aurrekoan bezala, Alondegian egingo da eta bi orduko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Ez da aurrez izenik eman behar, beraz, interesa izanez gero, 19:00etan Alondegira gerturatzearekin nahikoa izango da.

Datozen hilabeteei begira, beste bi hitzordu ere jarrita dituzte dagoeneko. Hala, hirugarren saioa maiatzaren 25ean izango da eta laugarrena ekainaren 15ean.