Apurka-apurka, XI. Floren Memoriala Futbito Txapelketa badoa aurrera. Asteburu honetan, hain justu, zazpigarren jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte; 18:00etatik aurrera, herriko frontoian. Izatez, lau norgehiagoka zeuden aurreikusita astebukaerarako baina, aste honetan ezin zutenez, aurreko igandean jokatu zuten partida Itxas Etxek eta Kaia/Kaipek. Lehia estua izan zen bi taldeen artean, baina azkenean Kaia/Kaipek 7-6 garaitu zuen Itxas Etxe.

Aipatu modura, igandean, ondoko hiru partidak jokatuko dituzte: Haitze-Abeta Berri (18:00etan), Taxko-Dorrea (19:00etan) eta Astillero-Izarri (20:00etan). Asteburu honetan Iribarrek izango du atsedena.

Hona futbito txapelketako sailkapena seigarren jardunaldiaren ondoren (sartu gabe daude aste honetan jokatzekoa zen baina aurreko igandean egindako partidako puntuazioak):

Lotutako albisteak: