EH Bilduren programako pasarte nagusiak herriko gazteekin konpartitzeko eta iritziak elkar-trukatzeko ariketa egingo da; tertuliaren dinamizazioa Ainitze Gereka, Eneko Miralles, Eñaut Silbeti eta Maddalen Iraola zerrendakideen eskutik izango da.

Getariako EH Bilduk udal hauteskundeetarako 15 herritarrez osatutako zerrenda anitza aurkeztu zuen duela aste batzuk.Getariako EH Bilduk martxoaren 17an aurkeztu zuen maiatzak 28rako hautets zerrenda. 15 herritarrez osatutako zerrenda anitza da.

Eragile eta norbanakoetatik jasotako eskaera eta EH Bilduk urteetan bildu duen esperientziatik datozen 4 urteetarako lehentasun nagusiak ezarri dira. Legegintzaldi garrantzitsua izango da, besteak beste, herriak datozen urteetan hartuko duen norabidea marraztuko baita. Horren adibide garbia da herriko antolamentu nagusia, HAPOa, landu eta onartzea; eta beraz, etxebizitzen inguruko erabakiak hartzea, ekipamenduena etab.

Hori dela eta, eta guzti honek belaunaldi desberdinetan izango duen eraginaz jakitun, gure herriaren etorkizuna diren gazteekin EH Bilduren programako pasarte nagusiak herriko gazteekin konpartitzeko eta iritziak elkar-trukatzeko ariketa egingo da. EH Bildurentzat maiten dugun herriak galdera eta erantzun berriak behar ditu eta hor, gazteek, zer esateko asko dute.

Eguna: apirilak 28                 Ordua: 19:00                       Lekua: Ulpiano aretoa