Lasaitasunean, Gaztetaperi zein itsaso zabalari begiratzeko eremua egokitu dute atzo ireki zuten Haitze kalean. Hori lehen begiratuan, izan ere, horrez gain, Gaztetaperako magalean sare berria jarri dute, baita bertara heltzeko bi eskailerak berriztatu, euri-urak jasotzeko hoditeria berritu, argiteria LEDetara pasa eta kalearen zabalera handitu ere.

Urrian ekin zitzaien lanei eta bi fasetan egin dituzte: lehenbizikoan, duela urte batzuk eroritako zatian pasabidea berregin eta magala indartu dute eta bigarrengoan, kalearen urbanizazio lanak egin dituzte. Udalak jakitera eman duenez, 461.856,90 euro behar izan dira obrak burutzeko, eta horietatik 148.756 euro Eusko Jaurlaritzatik iritsi dira, kalearen balio historikoa tarteko, dirulaguntza esleitu baitzuen.

 

Argazkiak: Getariako Udala

 

Lotutako albisteak: