Egunean behineko 13. denboraldiaren hasieran taldekideen artean banatzen ari dira puntuak eta bigarren astean Oier IA izan da garaile, 533,66 punturekin, Getaiarrak taldean. Oso emaitza onak eskuratu ohi dituen Iruene izan da bigarren, 532,64 punturekin eta haren atzetik dago Belda 516,63 punturekin.

Gutxigatik bada ere, Oierrek ez du lortu pasa den astean Beldak jarritako 537,18 puntuko marka hausterik.

Bestalde, egindako lanaren erakusle, Belda dago, oraingoz, denboraldi honetako Getaiarrak taldearen buruan. Bi asteotan, orotara, 1053,81 puntu lortu ditu, bigarrena Oier IA da 1025,26 punturekin eta hirugarrena Iruene 985,63rekin.

 

Lotutako albisteak: