AEK-k zabalik dauka matrikulazio epea irailaren 1az geroztik –irailaren 22an itxiko da–. Azken urteetan bezala, Getarian ere eskaini nahi du euskara ikasteko aukera; horregatik, informatzeko zein izen-ematea egiteko gunea jarriko du bihartik aurrera.

Zazpi egunez irekiko du bulegoa Alondegian:

  • Irailaren 6an, 17:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 7an, 09:30etik 13:00etara.
  • Irailaren 13an, 17:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 14ean, 09:30etik 13:00etara.
  • Irailaren 19an, 17:00etatik 20:00etara.
  • Irailaren 20an, 09:30etik 13:00etara.
  • Irailaren 21ean, 17:00etatik 20:00etara.

Norberaren mailaren araberako eskaintza du AEK eta ikasteko talde txikiak nahiz ikasteko giro ona iragarri ditu. Horrez gain, maila egiaztatzen duten ikasleek dirulaguntzak lor ditzaketeela zehaztu dute.

Informazio gehiago nahi dutenek 688 891 743 telefono zenbakian edo getaria@aek.eus helbide elektronikoan eskura dezakete.