Urrian hasita, hainbat ikastaro jarriko dira abian Getariako Sahatsaga Kiroldegian. Interes desberdinetako herritarren nahiak asetu asmoz, adin guztietako pertsonei zuzendutako saioak dira. Ondokoak dira adin tarte bakoitzera bideratutako ikastaroak:

  • Gazteak: Judo, kenpo-kai, gin-jazz, krossfit eta eskalada.
  • Helduak: Yoga, pilates, spinning, kenpo-kai, judo, krossfit, saltsa, bachata eta fitness.
  • 3. adinekoak: pilates eta adin-bizi.

Horrez gain, hainbat zerbitzu ere badirela gogorarazi dute; hala nola, sauna, lurrun gela edota hidromasajea.