Ados pilota klubak antolatzen duen Plazaz Plaza pilota txapelketaren hirugarren edizioa ari dira jokatzen uda honetan. Euskal Herriko zenbait frontoitan lehiatu ondoren, asteburu honetan pilotariek Getariakoan jokatuko dute.

Txapelketa amaierara heltzen ari da eta, hain zuzen ere, igandean finalerdietako bat jokatuko da gurean. 12:30ean hasiko da norgehiagoka: gorriz, Iturriaga eta Ruiz de Larramendi bikotea eta urdinez, Barrokal eta Agirre.

Gainera, partida nagusiaren aurretik, emakumezkoen pilotan ere etorkizuna badela erakutsiz, Ados klubeko pilotari gaztetxoek jokatuko dute 12:00etatik aurrera.

 

Lotutako albisteak: