STOP janari xahuketa ekimenaren baitan, Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, hitzaldi bana emango dute bihar, urriaren 3an, eta ostegunean, urriaren 5ean. 19:00etan hasita, Alondegian izango dira bi solasaldiak eta helburu izango dute herritarrak elikagaien xahuketaren inguruan sentsibilizatzea.

Hondakinak murriztu eta horiek berrerabiltzea eta birziklatzea sustatzeko xedearekin, eskualdeko udalerrietan barna, orotara, zazpi kanpaina gauzatuko ditu UKUEk. Hain justu, horietan lehena izango da STOP janari xahuketa lelopean egingo dena.

Lotutako albisteak: