Getariako Musika Bandak “urteko kontzertu berezia” emango du datorren ostiralean. Berezia hainbat arrazoirengatik: batetik, beraiez gain, Bitartean folk taldea eta Gure Txeru herriko dantza taldea ere ariko direlako eta bestetik, Balenciaga Museoan izango delako.

Kontzertua azaroaren 3an, ostiralean, izango da, 22:00etatik aurrera. Sarrerak, aldiz, gaur jarri dituzte salgai turismo bulegoan. 5 euro balio dute.