Azaroaren 10etik 12ra ospatuko dituzte Askizu auzoan San Martin Deunaren jaiak. Hiru egun horietan zehar, adin eta interes desberdinetako herritarrei zuzendutako ekintzak antolatu diuzte. Zehazki, ondokoa da prestatu duten programazioa:

Azaroak 10, ostirala

  • 21:30ean, mus txapelketa (afaltzeko 676 828 002 telefono zenbakira deitu behar da azaroaren 8a, asteazkena, baino lehen).

Azaroak 11, larunbata

  • 11:00etan, meza nagusia.
  • Ondoren, txakolin probaketa.
  • Gauean, auzoko afaria (izen-ematea 676 828 002 telefono zenbakira deituta egin behar da azaroaren 8a, asteazkena, baino lehen)
  • Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Azaroak 12, igandea

  • 12:00etan, haurrentzat jolasak.
  • Jarraian, herri kirolak:
    • Pentatloian: Iñigo Landa eta Joseba Arakama
    • Harri-jasotzen: Udane Ostolaza eta Jokin Eizmendi.
  • Enbilen pepitak trikitilari eta panderojole taldeak girotuko du goiza.