Urtero lez, Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunek antolatuta, Pintura Eguna egingo dute igandean, azaroaren 5ean, 11:00etan hasita, frontoian. Bertaratzen direnek Idoia Neves artista getariarraren eskutik, gyotaku teknika ezagutzeko eta ikasteko aukera izango dute. Gyotaku inprimatze naturalean oinarritutako metodo tradizional artistiko bat da eta 1800. urte inguruan, Japonian du jatorria.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Haur Hezkuntzako bigarren maila eta Lehen Hezkuntzako seigarren maila bitarteko haurrei zuzendutako ekintza da. Era berean, parte hartzaileei arropa zaharrekin joateko gomendioa egin diete.