Elan Euskadi GKE getariarrak antolatuta, 28. jardunaldi zikloa egiten dabiltza aste honetan. Gaurkoa, jardunaldion baitan egingo den bigarren hitzaldia izango da. Astelehenean, errefuxiatu palestinarren egoera humanitarioa izan zuten hausnar-gai; gaur, berriz, sexu-indarkeriaren, hilketa antolatuaren eta prostituzioaren arteko loturak landuko dituzte.
Soziologa feminista eta Emargiko ikerketa eta prestakuntza zuzendari Lucia Nieto Rodriguezek emango ditu gaiari buruzko azalpenak. 19:00etan hasita, Ulpiano Etxean izango da saioa.