Euskara ez da jolasa baina izan daiteke jolaserako tresna. Hala erakutsiko du Urritza Aisialdi Elkarteak hilabete honetako ekintzan ere, euskararen aldeko altxor bilaketa egingo baitu herriko umeekin.
Zehazki, igandean egingo den jardueran Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako umeek har dezakete parte, beti ere, azaroaren 15a baino lehen izena eman bazuten.