Elan Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundea azaroan zehar egiten ari den 28. jardunaldien baitan, hirugarren hitzaldia izango da asteartean, azaroaren 28an. Oraingoan Lucia Caram moja izango da hizlari.

Palestinako egoera eta prostituzioa landu dituzte aurreko bi hitzaldietan. Oraingo honetan, berriz, Ukraina izango du hizpide Caramek; Bake eraikitzaileak krisi garaian Ukrainan jarri dio izenburua hitzaldiari.

Saioa 19:00etan izango da Ulpiano etxean.

Caram Getarian

Ez da Sor Lucia Caraman gurera datorren lehen aldia, duela bost urte ere parte hartu baitzuen Elan Euskadiren jardunaldietan. Pobretuen minaren erantzukizunaz aritu zen orduan eta adierazi zuen, besteak beste, “gizartea humanizatu” egin behar dela eta Elan Euskadi bezalako erakundeek gure mugetatik at dauden arazoak gerturatzen dituztela eta hori “eskertzea eta txalotzekoa” dela.

 

Lotutako albisteak: