Euskal Arraun Federakuntzak, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin, arrauneko entrenatzaile izateko lehen mailako ikastaroa antolatu du, euskaraz. Bi zati izango ditu eta abenduan hasiko da.

Arlo espezifikoarekin emango diote hasiera ikastaroari. Atal hori abenduaren 15etik otsailaren 10era izango da, Donostiako kirol etxean. Aurrerapen gisa, 200 euro ordaindu beharko dira modalitate honengatik baina, amaieran, berreskuratu egingo lituzkete ikasleek.

Ikastaroaren bigarren blokea, komuna, otsailaren 15etik maiatzaren 15era izango da. Hau online emango dute eta 80 euroko kostua izango du.

Izen-ematea abenduaren 1era arte dago zabalik eta ekfb@euskalkirola.eus posta elektronikoan egin behar da.