Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik saiakera liburua katalanera itzuli dute, Revers izenburuarekin, eta arrakasta izaten ari da Herrialde Katalanetan. Lanak bertsolarien eta glosadoreen -Kataluniako bertsolarien- arteko topaketak ahalbidetu ditu.

Datorren ostiralean, abenduaren 8an, Durangoko Azokan aurkeztuko dute Revers lana. Ekitaldian parte hartuko dute Alberdik berak, Onintza Enbeitak, Berta Llos eta Esther Santos glosadoreek eta Ines Osinaga musikariak.

Glosadoreak egun batzuetan gurean egongo direla aprobetxatuz, kultur arteko ekintza antolatu dute Getarian ere. Hala, ostegunean,  abenduaren 7an, Bertsoglosapoteoa egingo dute 19:00etatik aurrera.

Herriko plazatik abiatuta, Uxue Alberdi eta Libe Goenaga getariarrak eta Berta Llos, Alba Herrera, Esther Santos eta Mercè Aumatell katalanak kalean ibiliko dira bertsotan. Esti Lizasok egingo ditu xuxurlatzaile lanak.

 

Lotutako albisteak: