Urtero modura, Gure Txeru Elkarteak antolatuta, Gabon gau egunean, Eguberrietako kantuekin alaituko dituzte herriko kaleak. Haur nahiz heldu daude bertan parte hartzera gonbidatuta. Eguna baino lehen, abestiak elkarrekin prestatzeko helburuarekin, bi entsegu egingo dituzte, biak larunbatarekin: abenduaren 16an eta 23an.

18:00etan hasita, Gure Txeruren lokalean batu eta hainbat Gabon kanta abestuko dituzte.