Ohiko ordutegiz kanpo, goizean ospatu dituzte Iturzaeta Herri Eskolako haurrek inauteriak. Jantzi koloretsuak soinean, eguneroko kezkak alde batzera utzi eta goiz oparoa igaro dute.

Ikastetxetik Sahatsaga kiroldegirako desfilea egin dute eta bertan izan da egitarauaren ekitaldi nagusia, jaialdia, alegia. Mailaka, erdigunera irten dira prestatutako abestia dantzatu dute bertaratu diren senideen eta gainerako ikasleen aurrean. Ondoren, hamaiketakoa egiteko itzuli dira eskolara.

Jaiegun kutsuarekin jarraituz, jolasean aritu dira Lehen Hezkuntzako ikasleak.