Urola Kostako Udal Elkarteak (UKUE) eraldaketa digitala ezartzeko estrategia prestatzeko gida praktikoa azaltzeko webinarra antolatu du eskualdeko enpresa txiki eta ertainentzat. Elkartearen laguntza programa ere aurkeztuko die parte hartzen dutenei.

Martxoaren 6an emango dute webinerra, doan. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta Ignacio Izarzugaza eta Iñaki Gomezek, LKS Next aholkularitza-enpresako teknikari espezializatuak, gidatuko dute. Gaztelaniaz emango dute baina dokumentazioa elebitan egongo da.

Ekitaldia % 100ean finantzatuta dago. Plazak mugatuak izango dira eta izena eman behar da enpresa@urolako.eus helbidean edo 943 890 808 telefono zenbakian.