Hilabetero bezala, maiatzerako ere prestatu du ekintza Urritza Aisialdi Elkarteak. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta bosgarren mailako haurrei zuzenduta, herri kirolak antolatu dituzte. Hala, datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, 10:00etan hasita, Malkorbe hondartzan egingo dute ekintza.

Parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena urritza.ae@gmail.com posta elektronikora idatzita. Osteguna, maiatzaren 19a, izango da horretarako azken eguna. Elkartetik ohartarazi dute izen-ematea lauko taldetan egin behar dela.