Albisteak
Getariako moilaren bokalean hamarnaka katuarrain topatu dituzte hilik
Realaren urazpiko jardueretarako sekzioko kideek dozenaka katuarrain topatu dituzte Getariako moilaren bokalean; itsas hondoan, hilda. Sekzioko urpekariek azaldu dutenez, Kantauri Itsasoko ohiko espeziea da, 40-50 zentimetro inguruko luzera duena eta, arrantza...
Katxopa Gaztelekurako begirale bila dabil Urritza
Katxopa Gaztelekuan lan egiteko, langile bila dabil Getariako Urritza Aisialdi Taldea. Interesa duenak bete beharreko baldintzak dira aisialdiko begirale titulua edukitzea, 18 urte baino gehiago izatea, euskaraz jakitea eta asteburutan libre egotea. Curriculumak...
Gipuzkoako Batel Ligan, brontzezko domina eskuratu du promesen kategoriako mutilen ontziak
Getariako batelek, Gipuzkoako gainerakoekin batera, larunbatean amaitu dute aurtengo denboraldia. Larunbateko estropadak, gainera, denboraldiko sailkapena erabakitzeko ez ezik, Gipuzkoako Batel Txapelketako kanporaketa jardunaldi modura balio zuen. Denboraldiko...
170 dantzari inguru bildu ziren atzo herrian
[gallery link="file"...
Hirigintzako hainbat lan udal lizentziarik gabe egiteko ordenantza onartu du udalak
Udalaren aburuz, "herritarrei hainbat gestio errazte aldera" sortutako ordenantza berria da. Ordenantzak aldez aurretiako lizentziarik behar ez duten hirigintzako jarduerak arautzen ditu. Ostiralean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) eta orain,...
Apirilaren 27rako, sanprudentzioak ospatzeko egitaraua antolatu dute
San Prudentzio egunaren bezperarako, festa eguna prestatu dute San Prudentzioko auzotarrek. Zehazki, hilaren 27an, larunbatarekin, bazkal garaitik hasita izango da auzoan jai giroa. Eguna bertso bazkariarekin ekingo dute. Hain justu, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo...
Asteburuan jokatuko dute getariarrek ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa
Urtarrilean hasitako denboraldiari amaiera ematear dira Getariako arraunlari gaztetxoak. Izan ere, lehian diharduten lau ontzi getariarrek, bihar, apirilaren 13an, jokatuko dute Gipuzkoako Batel Ligako 12. eta azken estropada; 10:00etan hasita, San Pedron. Lau...
Sailkapenean laugarren doa Keta futbol taldea
Gizonezkoen Gorengo Mailako lehenengo taldean diharduen Getariako Keta futbol taldea denboraldi ederra ari da egiten. 38 punturekin, sailkapenaren laugarren postuan dago baina, datozen partidatan, gauzak asko alda daitezke. Izan ere, sailkapenaren goi partean egoera...
Igandean, Dantzari Txiki eguna izango da Getarian
Gure Txeru Elkarteak antolatuta, Dantzari Txiki eguna egingo da igandean, apirilaren 14an. Getariako dantzari gaztetxoek ez ezik, Debako, Lezoko, Oiartzungo, Usurbilgo eta Zarauzko dantza taldeek parte hartuko dute. 11:15ean, Sahatsaga Goitik abiatuko dute dantzariek...
Bihar amaituko da posta bidezko botoa eskatzeko epea
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko, bihar arteko epea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko hautesle erroldan dauden herritarrek. Izan ere, bihar, apirilaren 11, izango da horretarako azken eguna. Modu fisikoan...