Bazkidetza

Herritik sortu zen ARTZAPE eta herritarrak ditu hizpide. Euskara dugu ardatz, tresna eta Getaria arnasgune, babes.

Osotasunaren bila, proiektua garatuz goaz. Egun, hilabetekaria eta www.artzape.eus webgunea ditugu getariarron topagune. Guztion laguntzarekin lortuko dugu herriko proiektu komunikatiboak aurrera egitea. Bultzada ematea 25 euro kostako zaizu (30 euro aldizkaria Getariatik kanpo bidali behar badugu) eta zeuk erabaki zer jaso nahi duzun trukean (eduki librea, aldizkaria paperean edo aldizkaria posta elektronikoz, pdf formatuan).

Lege oharra

13 + 6 =

Hona hemen datuen trataeraren arduradunaren identifikazio-datuak:
Artzape Euskara Elkartea
G75101261
Krixketaneko Iturrigaina 1, 20808, Getaria
Telefono zenbakia: 943000548. Posta elektronikoa: artzapeeuskaraelkartea@gmail.com

“Artzape Euskara Elkartean zuk emandako informazioa erabiltzen dugu eskatutako zerbitzua eskaini eta ordainketetarako. Datuok gordeko dira bi aldeen arteko harremanak irauten duen bitartean edo horiek izateak dakartzan legezko betebehar zein erantzukizunei aurre egiteko beharrezkoa den denboran. Legezko derrigortasunik ez bada, datuak ez zaizkio hirugarren bati emango. Eskubidea duzu Artzape Euskara Elkartea zure datuak erabiltzen ari den jakiteko, hortaz, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta portabilitaterako zein tratamendua aurkaratu edo mugatzeko eskubidea duzu. Halakorik egin nahiko bazenu, jo Artzape Euskara Elkartera, Krixketaneko Iturrigaina 1, 20808, Getaria, edo artzapeeuskaraelkartea@gmail.com helbide elektronikora (NAN edo dokumentu baliokideren bat erantsi mezuan). Era berean, zure eskubideak ez direla erabat asetu uste baduzu, kexa aurkez dezakezu kontrolerako aginpide nazionalaren aurrean. Horretarako, jo Agencia Española de Protección de Datosera, C/ Jorge Juan, 6-28001 Madril.

Era berean, baimena eskatzen dizugu gure zerbitzuak eskaini eta erabiltzaile gisa fidelizatzeko”.

Irakurri lege ohar osoa.