Josep Font. Edertasuna eta egonezina izenburupean irekiko du Cristobal Balenciaga Museoak hurrengo aldi baterako erakusketa. Museotik azaldu dutenez, XX. mende amaieratik XXI.era bitarteko tartean, sortzaile estimatuenetako bat izan da Font. Erakusketak diseinatzaile...
COVID-19a tarteko, adinka banatu dira herriko umeak gaur arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi ikusteko. Frontoian bildu eta txanda heldutakoan Elkanoren monumentuko sarrerara gerturatu dira. Galtxagorriek istorio bat kontatu diete (euria hasi duenean,...
Eusko Jaularitzak ezarritako azken neurri murriztaileen ondorioz, herriko jatetxeek eta tabernek ateak itxi behar izan dituzte. Neurriok, momentuz, hamabost egunez egongo dira indarrean. Ondoren, pandemiak izandako bilakaeraren arabera, Jaurlaritzak erabakiko du...
Duela bi aste Azpeitian, aretoa beteta, estreinatutako Korosagasti filma Getarian ikusteko aukera izango da. Urriaren 21ean, 23an eta 25ean izango dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Harritarte dendan. Ordutegi hauetan emango da Korosagasti Iturzaeta...
Osasun krisiaren ondorioak leuntzeko asmoz, Udalak eta herriko komertzioek erosketa-bonuen sistema jarriko dute martxan. 20 euroko bonuak izango dira, getariarrentzat, herriko establezimenduetan gastatzeko. Hitzarmena gaur goizean sinatu dute Babexako, Getariako...
Ostiralean, abuztuak 28, emango du kontzertua Bulego talde azkoitiarrak Getarian.Gozatu.Kultura egitasmoaren baitan. Bertan egon ahal izateko gonbidapenak bihar, abuztuak 25, egongo dira eskuragarri turismo bulegoan. Ohi bezala, 17:30etik 19:30era eskatu ahal izango...
Iturzaeta Herri Eskolan COVID-19aren hedapenak ahalbidetzen duen heinean ospatuko dute. 18:00etan, Berdura plazan, Irrien Lagunak, 10 urte! ikuskizuna. Haurrei eta beraien familiei zuzendutako emanaldia. 19:00etan, [...]
Sinopsia: Esmeralda, Ines eta Ursula, arratsaldero, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelez betetzen dituzte gorputzak, beraien [...]
Salbatore Deuna Abesbatzaren 100. urteurrenaren harira, Musika Parrokian ekitaldiaren barruan antolatutako kontzertua. Sarrerak azaroaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Getariako Turismo Bulegoan, 943140957 telefono [...]
Eguberriei musika jarri asmoz, Gazte Alaiak Txistulari Taldeak emanaldi ibiltaria egingo du. Herriguneko txoko desberdinetan geldialdia egin eta hiruzpalau pieza joko dituzte.
Kautiskak, Pepita Sagarhazik eta GZ-k jolasen eta abestien bitartez, ingurumenari buruzko hainbat arlo jorratuko dituzte: etxeetan zenbat hondakin sortzen den, asko ala gutxi birziklatzen den, [...]
Bixente Martinez gitarristak bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du. Txoria buruan eta ibili munduan diskoa Oskorriren errepertorio mitikoan oinarrituta dago eta abestiei bizitza berri bat [...]
Cookie-ak erabiltzen ditugu gure webgunean ahalik eta zerbitzurik egokiena bermatzeko. Gune honetan jarraitzen baduzu, horrekin ados zaudela ulertuko dugu.Ados.