Liburuetatik bertsotara ekarritako gaurkotasun hitzak

  Kafkaren aulkia emanaldia eskaini zuten atzo Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek, Asisko Urmeneta idazleak eta Pello Ramirez musikariak Getarian.Gozatu.Kultura egitarauaren baitan. Urmenetak gai nahiz genero ezberdinetako liburuak abiapuntu hartuta,...

Txistulariek esnatu dituzte kaleak

Jairik ez da egunotan, baina getariarren artean antzematen da kalerako, lagunarterako eta festarako nahia. Getarian.Gozatu.Kultura egitasmoaren baitan, Gazte Alaiak txistulari taldeak diana egin du goizean eta kalez kale ibili dira giroa alaitzen. Eguerdi aldean...

Euriak ez zituen zapuztu atzoko ikuskizunak

Euria dela eta, atzoko ikuskizunak ez ziren aurreikusi bezala egin. Lekuz aldatu behar izan zituzten, eta ondorioz emanaldiak beranduago hasi ziren. Hala ere, nabari da jendea kultur gosez dagoela, herritar ugari bertaratu baitzen Getarian.Gozatu.Kultura egitarauko...

Getariako Musika Bandak ez du hutsik egin Salbatore Egunean

Getariar askorentzat ohitura da, Salbatore Egunez, meza nagusiaren ondoren, Getariako Musika Bandaren kontzertura joatea. Aurten jairik ospatzen ari ez bagara ere, Getarian.Gozatu.Kultura programaren baitan, musikak ez du hutsik egin gaur ere. Hala, Harritarteko...

Getariarrak musikaren doinuetan harrapatuta

19:30ean hasi eta ordubete inguruko emanaldia eskaini zuten atzo Kattalinek eta Olaiak Bista onan. Bertaratutakoek leku paregabe horretan, atzo arratseko eguraldi bikainarekin, musika ezin hobeaz gozatzeko parada izan zuten. Hasierako urduritasunak gaindituta, oholtza...