Map Unavailable

Eguna/Ordua
Data(k) - 2021/10/31
7:00 pm - 10:00 pm


Gure Txeru Elkarteak antolatuta Gau Beltza egingo da Getarian. Elkartetik etxeko arropa zaharrak jantzi eta Gau Beltza ospatzera gonbidatu dituzte herritarrak.

19:00etan hasita, Gure Txeru Dantza taldeko kideak “erromatar bidetik” plazara jaitsiko dira. Ondoren, 19:30 aldera, plazan, gaztain jana egingo da. Horrez gain, “itxialdian hildakoak omentzeko egin zen modura”, 19:00etatik 22:00etara, kandela bat pizteko deialdia egin dute.