Map Unavailable

Eguna/Ordua
Data(k) - 2021/10/24
9:00 am


Getaria Mendi Taldeak eta Getariako Udalak antolatuta, mendi irteera egingo da. Haurrek, gazteek nahiz helduek parte hartu dezakete ekintzan. Ibilbidea Getariako plazan hasiko da. Ondoren, Usotegitik barrena Askizura joango dira eta bertan, hamaiketakoa egingo dute. Gero, ibilbidearekin jarraituz, San Prudentziotik herrigunera itzuliko dira.

Partehartzaileek aurrez eman behar dute izena, urriaren 22a, ostirala, baino lehen. Turismo bulegoan bertan edo 943 140 957 telefono zenbakira deituta (goizez) egin daiteke izen ematea.