Map Unavailable

Eguna/Ordua
Data(k) - 2018/08/08
Egun osoa


  • Goizean goiz hasita, Eusko Labela duen txahala erretzea frontoian. Pintxoak arratsalderako egongo dira prest.
  • 09:30ean, Gazte Alaiak txistulariekin diana.
  • 12:00etan, hegaluzea parrilan eta sagardoa txotxetik frontoian.
  • Eguerdian, Getariako txistulariak kalez kale.
  • 13:30ean, Jone Uria eta Anjel Mari Peñagarikano bertsotan frontoian.
  • 17:00etan, txosnen irekiera.
  • 19:00etan, apar-festa txosnetan.
  • 19:00etan, Euskal Okelaren pintxo-dastaketa frontoian.
  • 19:00etan, herri kirolak: emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko ingude-jasotze txapelketa eta Gipuzkoako lasto-altxatze txapelkete frontoian.
  • 22:00etan, zezensuzkoa plazan eta frontoi inguruan.
  • Jarraian, mozorro festa txosnetan.
  • 22:30ean, Soinuz blai erromeria-taldearen emanaldia txosnetan.
  • 23:00etan DJ Oihan Vega plazan.
  • 00:00etan, bandera jaitsiera Nagusilan elkarteko getariar bolondresen eskutik, Getariako Musika Bandak lagunduta.