Bizitza bakarra da

LH4 – Ipuina – Aipamen berezia
Julene Basurto Olaizola

 

Maddi 10 urteko neska da, lekeitiarra. Oso neska alaia da eta bere gelakideen artean oso maitatua. Neska beltzarana da, argala eta begi berdeak ditu bere ahizpa Norak bezala. Eskolan, oso langilea da, oso emaitza onak ateratzen ditu, argia baita. LH 4 kurtsoan dabil.

Orain dela bi urte biriketako gaixotasun bat zuela esan zion medikuak. Bi urte igaro ditu alde batetik bestera, ospitale batetik bestera, sendatu nahian.

Maddiren osasunak larri jarraitzen du. Egunetik egunera arnasteko arazo gehiago ditu. Eskolan, soinketa egiteko momentuan, ezin du bere gelakideek bezala korrika egin, nekatu egiten baita. Klaseko orduetan askotan eztulka dabil eta beti soinean daramatza, poltsa txiki batean sartuta, hartu beharreko botikak.

Gaur maiatzaren 7a da. Maddiren gurasoek dei bat jaso dute esanez, Bilborako bidean, familia batek istripu larria izan duela eta familia horretako 12 urteko Markel mutikoa hil egin dela. Maddi lehenbailehen ospitalera eramateko esan diete, mutikoaren birikak transplantatzeko.

Maddi, albistea jakiten duenean, irribarre handi bat ahoan duela, ospitalera abiatzen da. Bertan, zain ditu mediku eta erizainak. Medikuak albiste ona eman dio:

— Berri on bat daukat zuri emateko, Maddi!  –esan dio Iñaki medikuak.
— Zer esan nahi didazu? Birika horiek niretzat direla?  –galdetu dio Maddik.
— Probak egin ditugu eta zuretzako egokiak dira. Beraz, gaur bertan jarriko dizkizugu  –esan dio medikuak.

Eta horrelaxe izan da.

Astebete igaro du Maddik ospitalean. Bera bezala gaixorik egon diren Aloña eta Unai lagun handiak egin ditu. Karmele erizainak ere asko lagundu dio. Bere bizitzako esperientzia berri bat izan da hau, bizitza erabat aldatu zaio Maddiri, bizitza bakarra baita.

Astebete igaro ondoren, Maddi poz-pozik dator etxera bi birika berriekin, bizitza berri bati hasiera emateko prest. Pertsona baten heriotzak beste pertsona bati bizia eman baitio.